XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horren berririk ez nekien nik, ba!

Beraz, harri honek eta biok, duela milioika urte, errealitate bereko zatiak ginen?

Ba elkartu egin gara berriz ere!

Uztailak 6

Iufffa!

Eta nola kontatu gaur arratsaldeko guztia?

Pentsatzen dut onena gertatutako ordenan hastea izango dela, nahiz eta gogoz nagoen etorri ahala idazteko.

Gaur lau ordutik gora egon naiz Javierrekin!

Ni paseoa egiten ari nintzen, bizikletaz, O Penedo-raino heltzeko asmotan, eta bide zaharretik sartu naiz.

Hantxe, bihurgune baten ostean, gaztain-enbor batzuen gainean eserita, bera.

Elkar ikusi gabe geunden pintadaren egunetik.

Une hartan, Javierrek ni bezain moztuta egon behar zuen.

Ikusi nauenean, eskuarekin keinu bat egin, irribarre egin eta esan dit: Iepa!.

Ez dakit zerk bultzatu nauen gelditzera, zeren gogoari kasu eginez gero, pedalei eragiten jarraitu eta ez nintzen itsasoraino heldu arte geratuko.